XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estatuak bere izenez eta ofizialtzat babesten eta inposatzen duen hizkuntza, bakar bat baita; bidenabar Españako gainerako Hizkuntzak zerraditu gabe eta defentsarik gabe uzten dituelarik.

Lotsagarriena beraz, hauxe da: anti-demokratikoa den printzipioa, demokraziaren gorantza zuzen-etsi nahi dela; eta aspaldidaniko diskriminazio zahar berbera, irtenbide berritzat proposatzen zaigula.

Hots, arazoaren gakoa, diskriminazio zahar horretan datza.

Garbikiago esanez: berriro hetsi da zirkulo kirats hura, aurrerabidea ezereztaturik geldituz.

Garbi dago beraz pertsonalitate hauen iritziz, erreformak estatu mailan eman duen zabaltasuna ez dela nahikoa izan hizkuntza mailan ere, eta gaurko egoera honetan eta marko juridiko honetan gure herrietako hizkuntzek ez dutela inongo etorkizunik; eta ez hainbestetan entzuten den, inoiz baino hobe gaude esaldi horiek adierazten diguna.

Laugarren puntua hain zuzen, arazo honi dagokio: Egoera honek hitz batez, aurreko egoeraren trinkotasuna eta inertzia berberak ditu.

Garbi agertzen da hori ondotik hartu den lege-arauketa guztian, baita beste mailetan hartu diren erabaki administratiboetan ere.

Gauza berbera ez da gertatzen Europa mailan, eta hala diote hauek ere laugarren puntuan: Gehikerien legeztapen hau erabat dago urruti Belkikan, Suizan, eta Jugoslabian antolatu diren legeztapen motetatik .

Ondoren eta lehengo zatiaren bostgarren puntuan, bukatzeko, politika honen ondorioak aztertzen dituzte, eta zera diote: Zentrifugazio honen ondorioak (eta sistemaren gogortasun orokor horren adibide), Estatuak berdintasunik gabe antolatu duen hizkuntz eskualdekatzea da; nagusi ez diren mintzairak beren lurraldeetan beretan ere bazterturik eta zokoraturik geratu direlako.

Lehen bezala orain ere eta sekula baino nabariago, egia esan ezin daiteke gaur normaltasunean bizi galizieraz, katalanez eta euskaraz.

Inoiz baino haundiago da desoreka, eta deuseztaketa eta likidazio prozesuak azkartu egin dira, egoera zuzenago batetara iristeko bideak, gain-gainetik hetsi direlarik.

Hau guztia esan ondoren bigarren zatiari ekiten diote bukaera gisara eta zera adierazten dute bi partetan: 1.-" Irtenbiderik gabeko zulo honetan sartu gaituzte (...).

Arazo ezin larriago hauek eztabaidatu eta sakondu nahi direnean, hildakotzat jo nahi dituzte batzuk.

Hizkuntzaren lankide hauen helburuetako bat garbi azaltzen da puntu hauetan zera diotenean, izugarrizko iluntasun honetan argi-zirrinta bat bederen irazekitzeko asmotan.

2.- Gaur egungo ezintasunak, arrazoibide zaharraren amaia eta hutsala salatzen ditu; eta arrazoibide berri baten sorrera iragarri behar luke.

Arrazoibide berri horrek ikerketa batetik, eta dinamika, jokabideak eta eguneroko praktika linguistikoak bestetik lotu behar lituzke.

Badakigu pentsaerak, ekintzak, eta organizazioak elkarren beharra dutela, eta elkarren bultzatzaile gertatzen direla.

Publiko egiten dugun Agiri honek, azkenik, argitasunerako eta eraikuntzarako bidean laguntzaile izan nahi luke; argitasunaren bidetik etor baitaiteke, eta ez besterik, guretzako esperantza zabala eta eragilea.

Hau da beraz talde honen helburua eta nahia, gure aldetik aurrera jo beza, dena beharko dugu eta.

Galeusca hau ez dadila beraz ez azkena eta ezta bakarra izan ere.

JO.